Elkarguneko areto nagusian ikus-entzunezko ekipamendua hobetu dute

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 29a, 09:21
Argazkian, parte hartze bileretan izan diren zenbait herritar, Elkarguneako koordinatzailea eta Udaleko ordezkariak, besteak beste.

Elkarguneko areto nagusiko oinarrizko zerbitzu teknikoa hobetzeko, parte hartze bilerak egin dituzte herriko hainbat elkarteetako ordezkariek. Han erabaki zuten, batez ere, ikus-entzunezko ekipamendua hobetu beharra zegoela areto horretan. Atzo arratsaldean ireki zituzten ateak, orain arteko berrikuntzak ikusteko. Oraingoz, argiteria eta soinua egokitu dituzte, eta, guztira, 50.000 euroko aurrekontua izan dute.

 

Material hauek ipini dituzte areto nagusian: bozgorailuak, proiektorea, eskenatokia, fokoak, argien mahaiak, pantaila erraldoia, teloi elektrikoa, audio mahaia, mikrofonia eta monitoreak, besteak beste. Areto horrek, ordea, hainbat erabilera izaten ditu eta jende asko joaten da (Musikaguneko haurrak ikastera eta musulmanak errezatzera, esaterako). Horregatik, gailu elektroniko horiek gordetzeko armairu handi bat jarriko dute laister. 

Gutxieneko zerbitzu tekniko horiekin, aretoak erabilera anitza izatea nahi dute. Honako ekitaldi hauek egin daitezke aurrerantzean: kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, jaialdiak, prentsaurrekoak, proiekzioak eta aurkezpenak, esaterako.

Irabazi asmorik gabeko Azkoitiko elkarteen ekitaldiak gutxieneko zerbitzu teknikoa doan erabili ahal izango dute, beti ere, tekniko baten laguntzarekin. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide