Maxixatzen.eus mugikorrerako egokitu dute

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 20a, 09:08

Aurrerantzean Maxixatzen.eus-era mugikorretik edo tabletetik sartzen diren irakurleek, azken artikuluak modu kronologikoan irakurri ahal izango dituzte, gailu horietarako egindako moldaketei esker. Duela hilabete bat hasi ziren aldaketekin, eta dagoeneko bukatu dute menuko atal guztiak moldatzea. 

 

Gaur egungo teknologietara egokitzeko eta irakurleek mugikor edo tabletetik Azkoitiko berriak eroso irakurtzeko, Maxixatzen.eus mugikorrerako egokitu du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak. Izan ere, datuak esanguratsuak dira: 2015ean Maxixatzen.eus webgunea ia erdiak bisitatu zuen mugikorretik; aurten, datuek goranzko joera izango dutela aurreikusten du elkarteak, eta beharrezkotzat jo ditu moldaketa horiek egitea.

Horrenbestez, mugikorretik Maxixatzen.eus-era sartzen diren irakurleek aktualitateari lotutako azkeneko hamar albisteak irakurri ahal izango dituzte pantaila nagusian, kronologikoki ordenatuta. Maxixatzen.eus logoaren eskuinaldeko menutik sartu ahalko da gainerako ataletara. Hala nola, Agendara, Komunitatera, Azken erantzunetara, Eguraldiara eta Albiste gehiago-ra. Gainera, kide eta erabiltzaileek mugikor edo tabletetatik Komunitatean idazteko aukera ere izango dute. Horrez gain, webguneko albiste guztiak ikusgai izango dira menuko bilatzaileari esker.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide