2015ean, 139.588 bisita izan ditu Maxixatzenek bere webgune berriaren sorreratik

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 11a, 15:59

Maxixatzenek 550 bisita izan ditu eguneko 2015eko apiriletik abendura, Google Analyticseko datuen arabera. Maxixatzenek duela bederatzi hilabete bere webgune berria martxan jarri zuenetik, 139.588 bisita izan ditu.

Bestalde, albiste irakurriena Floreagako meskitarena izan da, 2.552 bisitarekin. Hauek dira azken bederatzi hilabeteetan Maxixatzeneko erabiltzaileek gehien irakurri dituzten 25 albisteak:

 

1. Tentsio uneak, Floreagako meskitaren aurkako bilkuran

2. EAJk irabazi ditu hauteskundeak, gehiengo osoz

3. Aldaketak Udal gobernu berrian: hautetsien soldatak igoko dituzte eta parte-hartze batzarra kenduko dute

4. Jende asko eta askotarikoa ikusi da Bularreko Minbiziaren aurkako I. Lasterketan

5. Asier Aranbarrik Etika Batzordearen esku utzi du bere inputazioaren auzia; 'lasai' dagoela jakinarazi dio Hitzari

6. San Andresetako Helduen Danborrada iruditan

7. Duatloi herrikoia iruditan

8. Jon Unanue: 'Garaipen honek izan du niretzat baliorik handiena'

9. Ibon Arrieta 'Aitza': 'Euskal Herria Nafarroaren barruan kokatzen dugu; Nafarroa, Euskal Herria baino handiagoa da'

10. Asier Fernandez eta Ainhoa Agirrebeña azkoitiarretan azkarrenak, XI. Herri Lasterketan

11. Asier Lizarralde EAJko bozeramaileak hautetsien soldaten igoerei buruz hitz egin du Euskadi Irratian

12. Olentzero eta Mari Domingi, Xabier Munibe Ikastolan

13. Udalari zuzendutako Elkarguneari buruzko galdeketa / Julen Hernandez

14. San Martin eguna iruditan

15. Zubizarreta: 'Pertsonak lehenetsiz, kudeaketa ona egiteko prestatutako taldea gara'

16. Jose Antonio Zulaika: 'Azkoitian inoiz izan den lasterketarik jendetsuena izatea nahiko nuke bularreko minbiziaren aurkakoa'

17. Hauteskunde eguna, iruditan

18. Azkoitiko EH Bildu koalizioak herriko gazte talde baten babesa jaso du

19. "Argazki erraldoia", EH Bildu koalizioari babesa emateko

20. Gorosabel zinegotziak bere baserrian 'lizentziarik gabe obrak' egin dituela uste du EAJk

21. Asier Aranbarriren deklarazioa atzeratu dute

22. Badatoz Andramaixek, herriko festak eta Azkoitia ilune / Iraitz Otaño

23. Gaur hasi dute ikasturte berria Xabier Munibe ikastolako haurrek

24. Lehertu da festa: ondo ondo pasau Andramaixek!

25. Agur 'skinny' galtzei (mingarria izan arren) / Ione Bastida

 

Maxixatzenek webgune berria aurkeztu zuen apirilean, eta 139.588 bisita izateaz gain, guztira, 342.766 orri erakutsi ditu, 00:02:43ko batez besteko denbora tartean. 

 

Bisiten erdiak, mugikorretatik

 

Sare sozialetatik gero eta jende gehiagok bisitatzen du Maxixatzen.eus, eta batez ere, Facebooketik; dagoeneko 1.000 lagunen babesa izatea lortu dugu. 

 

Eskerrik asko zuen babesarengatik!! 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide