Udalak Espainiako bandera zintzilikatu du udaletxeko balkoian

Maxixatzen.eus 2016ko urt. 8a, 11:17

Ibilbide juridikoa agortuta, Udalak Espainiako bandera zintzilikatu du udaletxeko balkoian legeak agintzen duen moduan. Ikurrinarekin batera, Azkoitikoa, Gipuzkoakoa, Espainiakoa, eta Europako banderak ikus daitezke orain udaletxeko balkoian.

 

Udalak egungo marko juridikoak eskaintzen dituen aukera guztiak erabili ditu eta behin bide juridikoa agortuta, bandera zintzilikatu du epaitegiek agindutakoa betetzeko.

Aurrez Udalak Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzan helegitea aurkeztu zuen, eta auzitegiak bandera ipintzeko agindu zuen lehenengo instantzian. Ondoren, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean jarri zuen errekurtsoa eta epaimahai gorenaren sententzia berdina izan zen, alegia, bandera jartzeko agindu zuen. Sententzia betetzeko eskatu zitzaion Udalari eta aurreko legealdian Espainiako bandera zintzilikatu zen baina neurriz, legeak agindutakoa baino txikiagoa. Epe bat eman zitzaion Udalari bandera agindu bezala jartzeko eta hala egin du Udalak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide