Gauez ez dute Azkoitiko farmaziarik irekiko, urtarrilaren 1etik aurrera

Maxixatzen.eus 2015ko abe. 29a, 11:04

Azkoitiko farmaziek ez dute gaueko zerbitzua eskainiko 2016an, eta Azpeitiko Jacome farmazia (Garmendia auzunea, 19) izango da urte osoan gauez zabalduko duten farmazia bakarra. Aldaketa hori, urtarrilaren 1etik aurrera izango dela jakinarazi du Gipuzkoako Sendagaigileen Elkarteak. Gogoratu, gaueko zerbitzua 22:00etatik 09:00etara izaten dela, eta ordutegi horretan errezeta duten guztiek Azpeitiko Jacome farmaziara joan beharko dutela botikaren bila. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide