Liburuak trukatzeko aukera eta ipuin kontaketak eskainiko ditu liburutegiak

Maxixatzen.eus 2015ko urr. 21a, 11:35

Aste guztian liburu trukaketa dago Aizkibel liburutegian. Horretarako, mahai handi bat jarri dute liburuz beteta beheko solairuan, eta nahi duenak bere liburuak trukatzeko aukera izango du.

Bestalde, datorren zapatuan, urriak 24, Liburutegien Eguna dela-eta, Zenbat buru hainbat liburu ipuin saioak izango dira herriko liburutegian, 11:00etatik aurrera. Kontaketa horiek lau urtetik aurrerako umeei zuzenduta daude, eta Ana Apika izango da kontalaria.

Liburutegien Eguna liburutegi publikoek egiten duten lana aldarrikatzeko sortu zen, eta irakurketa sustatzea du helburu.

Argazkia: liburutegiak.blog.euskadi.net.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide