Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera asteazken honetan egingo du, hilaren 26an

  Gizartea  Azkoitia

Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera asteazken honetan egingo du, hilaren 26an

Azkoitia Lagunkoiaren hileroko bilera egingo da aste honetan, asteazkenean, alegia. Apirilaren 26an, 18:00etan Elkargunean izango da hitzordua.

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan izena emateko azken egunak

  Gizartea  Azkoitia

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroetan izena emateko azken egunak

Udaleko Berdintasun sailak emakumeak ahalduntzeko ikastaro sorta berri bat jarri du martxan. Eskaintza apiriletik ekainera bitartean luzatuko da.

Boto aurreratua emateko epea, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Boto aurreratua emateko epea, zabalik

Maiatzaren 7an botoa eman ezin duenak, aurretik emateko aukera izango du. Apirilaren 24tik maiatzaren 5era aurretiazko botoa eman ahal izango da, Gure Esku Dagoren lokalean (Berdura Plazan).

Andoni Ortuzar EBBko lehendakariaren hitzaldia, Elkargunean

  Politika  Azkoitia

Andoni Ortuzar EBBko lehendakariaren hitzaldia, Elkargunean

Azkoitiko EAJ alderdiaren 110. urteurrena dela eta, Andoni Ortuzarrek  hitzaldia emango du apirilaren 27an. EBBko lehendakariaren solasaldia 19:00etan hasiko da Elkarguneko Oteiza aretoan.

Harian-harian

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Apirila, behar ez zuen hila. Eta arian, laurogeigarren bider jausten dira bonbak Gernika gainean, errituei eusten gaixorik den herri honetan, laurogeitarrenez bonbak hilen eta gezurren gainean, lehenago Otxandion, Irunen, Igorren edota Durangon bezala.

Ez den tokian aztaparrak garbi

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

irua dagoen lekuan ustelak agertzen dira. Duela zenbait hamarkada, garaiko aharirik onenaren jabeak Azpeitira eraman zuen, jokorik galdu gabe zegoen beste batekin indarrak neurtzera. Bidaia abiatu aurrez semeak eta biek ahulgarri bat eman zioten. Ofizialki eurenaren alde baino askoz dirutza handiagoa jokatu zuten ezkutuan kontra. Alegia, tongo egitera joan ziren.

Haur danborrada, iruditan

  Festak  Azkoitia

17:30ean hasi da Balda Plazatik aurtengo haur danborrada. Eguzkiak eta beroak lagunduta, jende asko bildu da herriko kaleetan gaztetxoenek danborrak nola astintzen dituzten ikustera.

»» Ikusi argazki guztiak (285)

1766ko matxinadaren ibilaldi gidatua Egurbideko olatik abiatu dute

  Historia  Azkoitia

1766ko matxinadaren ibilaldi gidatua Egurbideko olatik abiatu dute

Egurbideko olatik edo Aingeru Guardako etxetik abiatu dute dozenaka lagunek 1766ko matxinadaren berri jasotzeko ibilaldi gidatua.

Xabier Oroz Urrezko LEB Ligako txapeldun Gipuzkoa Basketekin

  Kirola  Azkoitia

Xabier Oroz Urrezko LEB Ligako txapeldun Gipuzkoa Basketekin

Leyma Coruñari 86-68 irabazi ondoren, Xabier Orozek Urrezko LEB ligako txapeldunaren garaikurra jaso zuen, atzo, Josean Gasca Donostiako polikiroldegian. Liga irabazi ondoren Endesa Ligara itzultzeko txartela lortu du talde donostiarrak.

Parisko azken erasoa gertutik bizi izan du Iraitz Otaño azkoitiarrak

  Gizartea  Azkoitia

Parisko azken erasoa gertutik bizi izan du Iraitz Otaño azkoitiarrak

Iraitz Otaño azkoitiarra oporretan dabil Parisen egunotan, eta atzo, osteguna, iluntzean polizien aurka gertatutako erasoa gertutik bizi izan zuen. Momentuan bizitakoa zuzenean kontatu zuen Twitterreko bere kontutik: “Tiroketa Parisen, gugandik gertu, kaleak moztuta poliziak eta militarrek hartuta. Oilo ipurdia”. “Jendea kaletik ateratzen ari dira, polizia asko eta oldarkor. Helikopteroak bueltaka”. Igandera arte Parisen egongo da oporretan, eta handik kontatu dio HITZAri bizitakoa.

Lursail batek su hartu du Floreaga auzoan

  Besterik  Azkoitia

Lursail batek su hartu du Floreaga auzoan

Arratsaldeko lehen orduan Floreaga auzoko lursail batek su hartu du. Suhiltzaileek Maxixatzeni kontatutakoaren arabera, lursailaren jabea belar batzuk erretzen hasi da, eta suaren kontrolak ihes egin dio.

Hainbat aldaketa asteburuko autobus zerbitzuetan

  Besterik  Azkoitia

Hainbat aldaketa asteburuko autobus zerbitzuetan

Asteburuan hainbat ekintza izango dira eskualdean, eta ondorioz autobus zerbitzuak mugatu dituzte. Azpeitian Rallysprinta jokatuko dute, eta Aizarnazabalen duatloia.

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko

Igande honetan denboraldiko azken Hitzetik Hortzera saioa izango da ikusgai ETB1en. Aurten mende erdi beteko da 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik eta txapelketa hartatik 2013kora arteko errepasoa eginez, udazkenean iritsiko den Bertsolari Txapelketa Nagusira begira jarriko da telebista programa.

Juan Luis Zabalak 'Ospa' ipuin liburua kaleratu du

  Literatura  Azkoitia

Juan Luis Zabalak 'Ospa' ipuin liburua kaleratu du

Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak "Ospa" ipuin liburua kaleratu du. Susa argitaletxearekin argitaratu du 23 ipuinez osatutako liburua. Mota horretan idazten duen laugarren liburua da.

1766ko Matxinadaren inguruko ibilaldi gidatua egingo dute bihar

  Historia  Azkoitia

1766ko Matxinadaren inguruko ibilaldi gidatua egingo dute bihar

Zapatuan egingo dute bisita gidatua 1766ko matxinada gertatu zen tokietatik. 10:00etatik 12:00etara bitartean matxinada gertatu zen ibilbide bera egingo dute.

Lapurretan egin dute Altzibarren

  Besterik  Azkoitia

Lapurretan egin dute Altzibarren

Maxixatzenek jakin ahal izan duenez, Altzibar auzoko gutxienez bi etxetan lapurretan egin dute gaur eguerdian, eta beste batzuetan saiakerak izan dira.

Umeen danborrada Balda Plazatik irtengo da larunbatean

  Festak  Azkoitia

Umeen danborrada Balda Plazatik irtengo da larunbatean

Ia dena prest dute danbor-joleek larunbatean Azkoitiko kaleetan danborrak astintzeko. Bost eta hamabi urte bitarteko haurren sei konpainia aterako dira. Danborrada 17:30ean irtengo da Balda Plazatik baina danbor-joleak ordu erdi lehenago, hau da, 17:00etan bilduko dira bertan.

Enpresetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

  Ekonomia  Azkoitia

Enpresetan euskara planak garatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik

Udalak Azkoitiko enpresetan euskara planak garatzeagatik ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik da. Eskaerak uztailaren 14ra arte aurkez daitezke Udaleko Harrera Bulegoan.

Erabakiaren murala

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Erabakiaren murala

Udane Juaristi artista azkoitiarrak ere bat egin du erabakiaren aldeko olatuarekin. Berak ongien dakien moduan babestu du maiatzaren 7ko herri galdeketa; mural bat margotu du, galdeketan parte hartzeko deia eginez azkoitiar guztiei.

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroak, apiriletik ekainera

  Gizartea  Azkoitia

Emakumeak ahalduntzeko ikastaroak, apiriletik ekainera

Udalak emakumeak ahalduntzeko ikastaroak antolatu ditu apiriletik ekainera bitartean. Guztira hiru ikastaro eskainiko dituzte Elkargunean.