Passepartout: 'Motibazio handia izan da entzuleek emandako erantzuna'

  Musika  Azkoitia

Passepartout: 'Motibazio handia izan da entzuleek emandako erantzuna'

Passepartout talde azkoitiarra 26. Gaztea Maketa Lehiaketako finalean izango da, entzuleen artean boto gehien jaso dituen taldea izan baita 1647 botorekin. GazteBizHitzaren eskutik entzuleen saria lortu du taldeak, eta 2.500 euroko saria jasoko du ondorioz. Final nagusia apirilaren 27an izango da Bilboko Kafe Antzokian.

Eta zuek, Korrika nondik nora egingo duzue?

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Badator XX. Korrika. Ostegun honetan Otxandiotik abiatuko da, eta motorrak berotzeko asmoz, Azkoitiko hainbat taldek bideo bat osatu dute. Apirilaren 5ean, 05:40 inguruan iritsiko da Korrika Azkoitira. Guztira herriko 21 eragilek eman diote babesa aurtengo Korrikari, eta horrenbestez herriko 13 kilometroak banatu dituzte.

Maiatzaren 7rako laguntzaileen bilera, gaur

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Maiatzaren 7rako laguntzaileen bilera, gaur

Herri galdeketa antolatzeko gakoa auzolana izan da orain arte, eta azken txanpan ere, herritarren parte hartzea ezinbestekoa izango da. Maiatzaren 7koa behar bezala antolatzeko LAGUNTZAILEAK behar ditugu. Gaurko bileran emango ditugu azalpen guztiak.

Hitzaldi bat eta ikastaro bat apirilean Biziloren

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Hitzaldi bat eta ikastaro bat apirilean Biziloren

Apirila ere bete-betea datorkigu Biziloren, eta hitzaldi bat eta ikastaro bat antolatu ditugu.

Euskarazko komunikabide berri bat jaio da

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Gurean.eus-ek TOKIKOM osatzen duten 60 toki komunikabideen edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu. Komunikabide horien artean dago Maxixatzen ere.

Udalak alokairu soziala sustatzeko xedez diru-laguntzak emango ditu

  Udala  Azkoitia

Udalak alokairu soziala sustatzeko xedez diru-laguntzak emango ditu

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko edota etxebizitza eraberritu eta irisgarritasuna bermatzeko, Udalak alokairu soziala sustatzeko xedez diru-laguntzak emango ditu. Halaber, etxea eraberritzen bada, lanak egiteko ordaindutako tasa eta zergaren zati baten pareko diru-laguntza emango da bonotan.

Añares ISBk LF2 mailan jokatuko du datorren denboraldian ere

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Añares ISBk LF2 mailan jokatuko du datorren denboraldian ere

Pasa den zapatuan 68-62 galdu zuen Añares ISBk, baina, hala ere, LF2an mantentzea ziurtatu du taldeak.

Bertan behera utzi dituzte hurrengo igandeko bi duatloi probak

  Kirola  Azkoitia

Bertan behera utzi dituzte hurrengo igandeko bi duatloi probak

Apirilaren 9an bi duatloi proba izatekoak ziren Azkoitian, baina, azkenean, bertan behera gelditu dira bi probak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Trafiko Zuzendaritzak ez diote oraindik baimenik eman duatloiko bizikletako proba egiteko, eta hori dela eta, dena bertan behera uztea erabaki dute. 

Harrika euskal paradisuari

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Protesta egin zuen munduaren bestaldeak 1957ko azaroan sovietarrek txakur bat bidali zutenean espaziora. Munduaren bestalde guztiek zekiten Laika ez zela bizirik itzuliko. Horra Infernuko Txikito gorriaren azken bekatua: nola bidal liteke txakur bat heriotzara jakinki bertan hilko dela?

San Martingo igogailua hiru egunez zerbitzutik kanpo egongo da

  Hirigintza  Azkoitia

San Martingo igogailua hiru egunez zerbitzutik kanpo egongo da

Aita Madinabeitia plaza eta San Martin auzoa lotzen dituen igogailua zerbitzutik kanpo egongo da hiru egunez, bihartik hasita. Izan ere, Balda kalera eramaten duen pasaguneko zoluan konponketa lanak egin behar dituzte, eta ondorioz, ezin izango da igogailua erabili.

Motzak luze

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Mattin Treku eta Lazkao Txiki, biak ere ez ziren metro eta erditik askoz gehiago goratzen. “Txiki handia zinen zu” kantatzen zion Andoni Egañak Joxemieli, lazkaotarrari buruz ETBrako egin zituzten marrazki bizidunetan. 

Gotzon Plaza eta 'Txibilter' garaile, asteburuko zaldi eta idi apustuetan

  Kirola  Azkoitia

Gotzon Plaza eta 'Txibilter' garaile, asteburuko zaldi eta idi apustuetan

Gurea pilotalekuan bi apustu jokatu zituzten joan den asteburuan. Larunbat gauean, 22:00etan, zaldi proba jokatu zuten, Kintopoeko zaldiekin, Azkoitiko Txibilterrek eta Zumaiako Talaia jatetxeko Etxetxok. Igandean, berriz, idi apustua izan zen Kamiñoko jatetxearen eta Gotzon Plazaren artean. 

Laburbira, martxoaren 31n

  Euskara  Azkoitia

Euskaltzaleen Topagunearen euskarazko film laburren zirkuitua, Laburbira, martxoaren 31n iritsiko da Azkoitira. XIV. edizioa da aurtengoa, eta zortzi film labur berezi eskainiko dituzte 32 herritan zehar.

1766ko matxinada ezagutzeko ibilaldia, Olatz Arangurenek gidatuta

Erabiltzailearen aurpegia   Historia

1766ko matxinada ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute apirilaren 8an, larunbata, 10:00etatik 12:00etara, Azkoitian abiatu eta Azpeitira, Olatz Arangurenek gidatuta. Azkoitiko Maxixatzen Euskara Elkarteak eta Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Udalak antolatu dute ibilaldia. Azpeitiko Uztarria Komunikazioa Taldeak bideoan elkarrizketatu du Olatz Aranguren gidaria. 

Hondarribia 4-1 Anaitasuna, bideoan

Erabiltzailearen aurpegia

Hondarribia 4-1 Anaitasuna, bideoan

Xabier Munibe eta Iraurgi txapeldun Xabier Sagarzazu Txapelketaren agurrean

  Kirola  Azkoitia

Xabier Munibe eta Iraurgi txapeldun Xabier Sagarzazu Txapelketaren agurrean

XXX. Xabier Sagarzazu Txapelketaren azken edizioa jokatu da gaur, igandea, Floreagan. Azkoitiko eta Azpeitiko neska-mutilek hartu dute parte, eta eguraldiak lagunduta, ez da emoziorik falta izan futbol partidetan.

Minbizia duten haurren aldeko festa egin dute Floreagan

  Besterik  Azkoitia

Minbizia duten haurren aldeko festa egin dute Floreagan

Haur minbiziaren aurkako festa egin dute Floreagan Ioritzi, leuzemia duen haur azkoitiarrari, elkartasuna adierazteko. Hainbat ekintza izan dira goizean eta arratsaldean zehar.

Astelehenean hasiko dira haur danborradako entseguak

  Festak  Azkoitia

Astelehenean hasiko dira haur danborradako entseguak

Umore Ona Elkarteak, Udalaren, herritarren eta ikastetxeen laguntzarekin antolatzen duen Umeen Danborradako entseguak astelehenean, martxoaren 27an, hasiko dira. Egun horretan egingo da kantineren zozketa. 

Udalak Aste Santuetarako programa argitaratu du

  Besterik  Azkoitia

Udalak Aste Santuetarako programa argitaratu du

Azkoitiko Udalak Aste Santuetan izango diren ekitaldien berri eman du. 

Joanes Txurruka Espainiako txapelketan lehiatuko da Euskal Selekzioarekin

  Kirola  Azkoitia

Joanes Txurruka Espainiako txapelketan lehiatuko da Euskal Selekzioarekin

Asteburu honetan, martxoak 25-26, Palmako igerilekuan Alebin mailako selekzio autonomikoen arteko III. Espainiako CSD Txapelketa jokatuko dute. Bertan, Euskadiko Igeriketa Federaziotik hautatua, Zubiaurre I.Eko Joanes Txurruka lehiatuko da. Taldeak jakinarazi duenez, "urduri" dago Txurruka, baina "gogoz eta indartsu" esperientzia berri horretan parte hartzeko.