Korrika txikia Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetako umeekin. Hau bukatu ondoren, 17:00etan, Herriko plazan, DJ Iban Gartzia.
Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako Udaberri eta Indarlan guraso elkarteek, "Adimen gaitasun handiko haurrak ezagutzen" hitzaldia antolatu dute, Aupatuz elkartearen eskutik. Hitzaldia apirilaren 4an, 18:30ean, izango da Elkarguneko Oteiza aretoan.